Saio osagarriak
EIBAR
Uztailaren 1a, asteartea
20.30etan Coliseoan
BERTSO TRAMA eta gehiago
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia eta Maialen Lujanbio
Tramagilea: Josu Goikoetxea
Trama batean oinarritutako bertso zaio berezia da, egoera ezberdinetan kokatuko ditu tramagileak bertsolariak. Bertsolari bakoitza pertsonaia bat izango delarik emanaldi osoan zehar. Bere hasiera, muina eta bukaera izango duen saio berezia.
Uztailaren 2a, asteazkena
20.30etan Coliseoan
DEZIMA
Bertsolariak: Andoni Egaña, Jon Martin eta Fredi Paia
Tramagilea: Xabi Paya
Dezima ez da gure bertsolaritzan erabiltzen den neurri mota, baina munduko beste inprobisadoreek erabiltzen duten neurri eta doinu berezi honekin ausartuko dira bertsolariak. Proban jarriko ditugu eta ea zer moduz moldatzen diren.
BAIONA
Uztailaren 17an, osteguna
20.30 inguruan, AEKren egoitza berrian: Kalostrapen
Ekitaldia: musika, diaporama, bakarrizketak, pintxoak eta elkar topatzeko gune bikaina.
IRUÑEA
Uztailaren 24a, osteguna
Udako Ikastaroen AMAIERA EKITALDIA:
LEIHOTIKAN taldearen kontzertua, Zaldi Zuria tabernan (Meson del Caballo Blanco), 20.30etan hasita


