Baionan menuaren zatitxo bat probatu ahal izan dugu!
Udako ikastaroen aurkezpena egiteko prentsaurrekoa izan dugu Baionan, eta Elkar megadendan hainbat jende batu da. Lehenengo kazetariak izan ditugu prentsaurrekoan. Ondoren, luntx eder baten Baiona inguruan euskalgintzan lanean dabilen jendea batu da megadendan.
Baionako ikastaroak uztailaren 16tik 20ra izango dira, IUT unibertsitatearen ondoko Apez Etxean. Bertan ostatua hartzeko aukera izango dute ikasleek, beraz, animatu! Guztira hamaika ikastaro eskainiko dira, eta izena emateko epea zabalik dagoela gogorazten dizuegu!


